Dantza birak sustatzeko diru-laguntzak banatuko ditu Etxepare Institutuak
Etxepare Institutuak 2014. urterako dantza biretarako diru-laguntza modalitatearen deialdia argitaratu du. Dantza biratzat hartzen du, urte osoan, 3 emanaldi gutxienez 3 plaza ezberdinetan eskaintzea euskararen eremu geografikotik at. Irailaren 5a arte dago zabalik deialdia.
Diruz laguntzen ahal direnak
- Dantza-biratzat: urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan
- Salbuespen modura, dantza-azoka profesional batean emanaldi batekin parte hartzea biratzat onartuko da.
Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)