Dantza klaseak Behorlegin

2014/09/14

Iaz bezala, Hergarai dantzan taldeak dantza kurtsoak antolatuko ditu aurten ere. Jon Iruretagoiena-k zuzendutako kurtsoak helduentzat eta 12 urte ingurutik gorako haurrentzat dira, baina haur txikiagoekin etor daiteke ere. Klaseak asteazkenetan 20:30etatik 21:30tara izanen dira azaroaren 12a arte, eta ondotik ostiraletan tenore berdinean.

Dantza klaseak Behorlegin
Argazkia: Maite Deliart - EKE

Hergaraiko 15 bat herritarrek joan den otsailetik dantza ikasteko astean behin kurtso bat segitu dute Jon Iruretagoiena irakaslearekin Behorlegiko plazan. Bereziki jauziak landu dituzte eta Soka dantza bat (Dantza luze) sortzen hasi dira. Jonek kurtsoak euskaraz eman ditu eta frantsesera itzulpenak egin dira euskara ulertzen ez zutenentzat.

Uztaileko eta agorrileko geldialdiaren ondotik, kurtsoak berriz abiatzen dituzte. Hergaraiko herritarrak kurtso hauetan parte hartzera gomitatzen dituzte. Dantzatzen dakitenei eta ez dakitenei idekiak dira.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)