Euskal dantzari buruzko sensibilizazio ibilbide bat landua izan da
Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra (IDB) elkarlanean aritu dira euskal dantzari buruzko sensibilizazio ibilbide baten sortzeko. 2014ko irailetik goiti proposatua izanen den ibilbide hori, bostgarren urteko ("CM2" delakoa) eta seigarreneko ikasleei zuzendua da.

Proiektu hau lantzeko, DRAC-a, kontseilu Orokorra, Akitania eskualdeko Kontseilua, Inspekzio Akademikoa, Canopé zentroa (CDDP ohia), Ikas Pedagogia Zerbitzua, Euskararen Erakunde Publikoa erakundeen baita dantza erakasle erreferentearen sustengua eta laguntza ukan du EKE-k.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)