Euskal kultura eta eskola erritmo berriak : tailerrak animatzeko kultura eragileen zerrenda
Hezkuntza Artistikoa eta Kulturalaren alorrean, Euskal kultur erakundea eskola denboran edo ondotik euskal kulturari buruzko tailerrak eramaten ahal dituzten kultura eragileen errepertorio bat osatzen ari da. Hau da 2014ko irailetik goiti lan hortan has daitezkeen eragileen zerrenda. Eragile desberdinek laguntzen ahal gaituzte errepertorio hori osatzen sarean dagoen galdetegi labur bati erantzunez.

Errepertorio hori tokiko elkargoei eta eskolei hedatuko die laster Euskal kultur erakundeak. Tresna horren bidez eskoletako arduradunak eragileekin zuzenean harremanetan sartzen ahalko dira, behar izanez geroz, proiektu baten sortzeko.
Hori dela eta kultura eragileak gomitatuak dira sarean emana den galdeketa laburrari erantzutera zerrendatze lan hori ahalik eta zehatzena izan dadin.
Xehetasunak
- Zerrendatze inkesta sarean
- Informazio gehiago eskuratzeko Maiana Agorrody-rekin harremanetan sar Euskal kultur erakundean 05 59 93 25 25 telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz mailys.iriart@eke.org helbidera
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)