"Jokoz Kanpo" festibalaren 5. edizioa
2014ko ekainaren 6 eta 7an, Pinpulka elkarteak antolatu Jokoz Kanpo festibalaren 5. edizioa iraganen da. Bi egunez, hainbat karrika ikusgarriz eta arte tailerrez gozatzeko parada izanen da, ostiralez Larresoron eta larunbatez Ezpeletan.
Aurtengo Jokoz Kanpo festibala bi egunez eta bi herritan iraganen da : ekainaren 6an Larresoron eta ekainaren 7an Ezpeletan.
Besteak beste, ondoko artistak ikusten ahalko dira : Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldea, bere 20. urtebetetzea ospatuko duena, Anonima Teatro-ren txotxongilo eroak, Kukai dantza taldea, bai eta Le Phun ibilaldi ikusgarria, Garniouze arlotekeria edota Bukiztaneko Orkestra Filarmonikoa.
Tokian berean, jatekoa eta edatekoa izanen da.
Euskal kultur erakundea festibalaren partaide da.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)