"Publikoenganako bitartekaritza & sentsibilisazioa Euskal Herrian" gaiaren inguruko trukaketa

2014/04/15

2013an Euskal Herriko programatzaileak gure lurraldeetako artista egonaldien gaiaren inguruan bildu ondoan, SAREA eta Euskal kultur erakundea berriz elkartzen dira, Errenteriako Herriko Etxearen sustenguarekin, trukaketa momentu baten eskaintzeko "Publikoenganako bitartekaritza eta sentsibilisazioa Euskal Herrian" gaiaren inguruan, apirilaren 28an.

"Publikoenganako bitartekaritza & sentsibilisazioa Euskal Herrian" gaiaren inguruko trukaketa
Argazkia: Dantzan.com

Arlo hortako eragileak gomitatuak dira Rouge Eleakonpainiaren « Ronde » sorkuntzaren aurrerapen ikusgarriaren ezagutzera apirilaren 28an, astelehenez, 12:30etan Errenteriako Niessen aretoko entsaio gelan. Rouge Eleak berak, baina ere Dejabu panpin Laborategiak, Dantzaz konpainiak eta Ballet T-ek daramaten heziketa lanaren aurkezpen bat proposatua izanen da ondotik (Ikus egitarau zehatza - PDF)

Topaketa hau publikoenganako dantza heziketari zuzentzen den Dantza Gunearen bigarren egunaren egitarauaren barnean kokatzen da. Eguna deneri irekia da.

Parte hartu nahi dutenek mezu bat igorri behar diote EKE-ko Frank Suarez-i apirilaren 24ko berantenaz : frank.suarez@eke.org

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)