"Roger Idiart, gurekin" ikusgarria Azkainen

2014/07/29

2014ko agorrilaren 8 eta 9an, Roger Idiart, gurekin ikusgarria preziatzen ahalko da Azkainen. 140 bat artista elkartuko dira, euskal kulturaren ezinbesteko pertsonaia horren omentzeko. Euskal kultur erakundea partaide da.

"Roger Idiart, gurekin" ikusgarria Azkainen

Roger Idiart azkaindarra (1931-2009) apeza, kantu egilea, bertsularia, bi pastoralen idazlea eta antzerki taula zuzendari zen. Euskaltzain urgazlea izan da ere.

Omenaldi berezia eginen zaio agorrilaren 8an eta 9an Azkainen ospatuko diren bi emanaldietan, kantua, musika, dantza eta bideoa tartekatuko direlarik.

Denetan, 140 bat artista hor izanen dira, hala nola kantarietan, Begiz Begi, Hinka, Hiru Soinu, Naia Robles, Michel Etchecopar eta Mathieu Mendizabal, Kantiruki, Niko Etxart, Jean Bordaxar eta bere taldea, Jean-Louis Aramburu, Nicolas Urruty eta Eric Alcacebe, Maddi Oyhenart, Pierre Larrandaburu edota Larrun Kanta.

Dantzarietan aldiz, Elirale, Azkaineko Ikasleak,  Xiberoko Kautere balet, Xiberoko Neskak eta Etorkizuna hor izanen ditugu eta musikarietan,Kautere Sinfonia eta Evilness taldeak.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)