Topaketa Paxkal Bourgoin-ekin Biarritzeko Mediatekan
2014ko otsailaren 1ean, larunbat goizeko 10:30etan, Biarritzeko Mediatekak Paxkal Bourgoin idazle eta marrazkilaria errezebituko du, Dogomuso neska txiki ilustrazio liburuaren inguruko topaketa batentzat. Hitzordu hori 5-10 urteko haurrei zuzendua da. Sartzea urririk izanen da.

Paxkal Bourgoin bi urtez Burkina-Fason bizi izan da. Dogomuso neska txiki liburuan (Gatuzain, 2013), Afrikako herri hartako neskatxa batek ohiko ofizioei buruz dituen galderak aipatzen ditu.
Xehetasunak
- Dogomuso neska txiki liburua
- Paxkal Bourgoin
- Gatuzain argitaletxea
- Biarritzeko Mediateka
- Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05.59.93.25.25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)