Aurtengo "Berrikuntzaren 24 orenek" hurbilpen industrialak eta artistikoak elkartu nahi dituzte

2014/11/10

Bidarteko ESTIA eskolak urtero antolatzen duen "Berrikuntzaren 24 orduak" ekitaldiaren printzipioa da sormenaren mekanismoen miatzea, industria teknologia aitzinatuen alorretan. Aurten euskal artistak xerkatzen dituzte datorren abenduaren 12-13an lehiatuko diren taldeen osatzeko. 

Aurtengo "Berrikuntzaren 24 orenek" hurbilpen industrialak eta artistikoak elkartu nahi dituzte
Argazkia: http://24h.estia.fr

Ardura artisten eta enpresen arteko harremanak mezenasgoari eta egonaldi artistikoei mugatzen dira. Sortu direnetik Berrikuntzen 24 orenak artistei irekiak dira ere (besteak beste 2012-2013an Euskal sorkuntza artistikoaren 24 orduak antolatu ziren Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin), ekonomiaren munduan berrikuntza, sormen eta inspirazio iturri izan daitezkeelako. Karia hortara 2014ko abenduaren 12-13an, ingeniari, diseinatzaile eta marketing alorreko jendeekin lan egin lezakete euskal artistek gaurko erronkei egokitutako prototipoak, zerbitzu berritzaileak edo produktuak asmatzeko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)