Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

Etchegoyhen ahizpen kontzertua Hendaian

2014/09/29

Urriaren 4an, 19:00etatik goiti, Etchegoyhen ahizpek kontzertu bat eskainiko dute Hendaiako Abbadia Behatoki Gazteluaren kaperan. Sohütar bikoteak, xiberutar kantuak eskainiko ditu a kapela. Kontzertua, Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatu Kaperan A Kapela zikloaren barnean kokatzen da.

Etchegoyhen ahizpak taldea Lea eta Laura Etchegoyhen-ek osatzen dute. Xiberuko Sohüta herritik heldu den ahots bikote honek a kapela modura kantazen du. 2014 urtean haien lehen diska kaleratu zuten Leihoa izenekoa, 7 kantu biltzen dituena.

Xiberutar ohiko kantu batzuen arramoldaketa bat proposatzen dute, hala nola, besteak beste Mixel Etxekopar edo Etxahun Iruriren kantu batzuenak. Bagelman Sisters taldearen kantu baten bertsio propio bat eskaintzen dute ere.

2014an Làas-eko Transhumantzia musikalen 19. edizioaren lehiaketa irabazi dute. Gazteluaren kaperak eskaintzen duen akustikaz baliatuko dira, a kapela kantuaren munduan bidaiatzeko gomita bat bezala.

Kaperan a Kapela zikloaren urteko bigarren kontzertua izanen dugu hau. Ziklo hau, Euskal kultur erakundeak, Hendaiako Hiriak eta Hendaye Tourismek antolatzen dute.

Sartzea : 8€ tokia berean / 7€ aintzinetik Hendaiako Turismo Bulegoan (leku kopuru mugatua)

Xehetasunak

  • Hendaiako Turismo Bulegoa : 05 59 20 00 34
  • Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05 59 93 25 25