"Europa bat-batean" - Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa Uztaritzen
Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Europako Kultur Hiriburuaren eskutik, Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa ospatzen ari da Euskal Herriko xoko ezberdinetan. Karia hortara, Kurdistango, Sardiniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileen arteko topaketa berezia antolatua da Uztaritzen. Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzordu hau apirilaren 22an iraganen da, ostiral arratseko 20:00etan Lapurdi gelan.

Inprobisatzaile ezberdinak igoko dira oholtzara : Kurdistan, Sardinia eta Euskal Herriko bina inprobisatzaile, musikariz lagunduta. Euskal Herriko bi inprobisatzaileak Miren Artetxe eta Maddi Sarasua izanen dira. "Cantadoriak" (inprobisatzaile sardiniarrak) Simone Monni eta Paola Dentoni izanen dira eta beren ahots laguntzaileak Stefano Cara eta Michele Deiana. "Denbeja" inprobisatzaile kurdua aldiz, Zinar Ala izanen da.
Bat-bateko itzulpenaren bitartez jarraitu ahal izanen dira.
Iker Iriarte arituko da gai-jartzaile lanetan. Itzulpenak aldiz, Karlos Aizpurua eta Haritz Casabal-en gain izanen dira.
Xehetasunak
- europabatbatean.eus
- Lanku : 00 34 943 260 755
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- mintzola.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)