"Euskal Bide Arteak" festibala Bidarten
Apirilaren 10etik 13ra, Bidarteko Uhabia Ikastolak euskal kulturaren inguruko "Euskal Bide Arteak" festibalaren 8. edizioa antolatzen du, Bidarteko Herriko Etxearen eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Tailerrak, mintzaldiak, kontzertuak, ikusgarriak eta bertze animazio anitz antolatuak dira kultura trukaketa, ezagutza eta bizikidetasuna oinarri dituen festibal honetan.

Herriko ikastetxeei zuzendu tailer desberdinetaz gain, adibidez Patxi Perez-ek mutxikoei buruzko mintzaldi bat eskainiko du herriko liburutegian apirilaren 10ean. Biharamunean aldiz, Talde goxoaren kontzertua preziatzen ahalko da elizan eta apirilaren 12an, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu eta Artedrama konpainiek Hamlet antzezlan ospetsuaren bertsio berezi bat eskainiko digute...
Xehetasunak
- Euskal Bide Arteak 2014 - Egitarau osoa
- Euskal Bide Arteak festibala
- Bidarteko Herriko Etxeko kultura zerbitzua
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)