Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantza "Paratge 2014" jaialdian

Euskal dantza "Paratge 2014" jaialdian

2014/06/08

2014ko ekainaren 12tik 15era, Okzitaniako hizkuntzaren eta kulturaren aldeko Paratge 2014 festibala iraganen da Dordoinako Bourdeilles herrian. Aurtengo programazioak euskal kulturari tarte zabala eginen dio, Euskal kultur erakundearekilako partaidetzari esker.

2012an sortu Paratge festibalaren xedea, Okzitaniako hizkuntza eta kulturaren aldeko une azkar bat izatea da. Bourdeilles-eko gazteluaren inguruan antolatu jaialdi honetako aurtengo hari gorria dantza izanen da.

Ikusgarriak, kontzertuak, topaketak, ipuinaldiak, dantzaldiak...  Biziki egitarau aberatsa da antolatzaileek apailatu dutena. Aurten gainera, Dordoinako kultura agentziaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker, euskal dantzak toki berezia ukanen du lau egun horietan.

Ikusgarrien aldetik, Elirale konpainiak Ninika eskainiko du, Traversée konpainiak Hiru zitroin lur hotzean eta Etorkizuna Kontzeptuak-ek Ravel jauna. Bestalde, Caroline Otero eta Catherine Guillaud-en Oroitzen naiz... Je me souviens dokumentala ikusten ahalko da eta Roger Goyheneche-k euskal dantzari buruzko mintzaldia eskainiko du.

Xehetasunak