Euskal dantzaren oroimeneko altxorrak agerian ematen ditu Guilcher ikusentzunezko funtsak

2025/10/04

Jean-Michel Guilcher (1914-2017) etnologoak ikerketa-lanaren zati handi bat euskal dantza tradizionalari eskaini zion. Hala nola, 1962 eta 1976 urteen artean, Hélène emaztearekin, Lapurdin, Baxenabarren, Xiberoan, Biarnoan eta Baztanen ibili ziren. Bildu zuten entzunezko artxiko funtsa balioan emanen dugu Dantzan elkartearekin lankidetzan, artikulu sorta bat argitaratuz. 

Euskal dantzaren oroimeneko altxorrak agerian ematen ditu Guilcher ikusentzunezko funtsak
Alexis Picochet (1891-1982) eta Pierre Üthürry (1892-1975), Barkoxeko dantza irakasleak (1972) © Jean Michel Guilcher funtsa

Jean-Michel eta Hélène Guilcherren ikus-entzunezko artxiko funtsa Euskal kultur erakundearen eta Dantzan elkartearen (Eibar, Gipuzkoa) esku utzi zuten 2023an Yvon, Naïk eta Mône Guilcher seme-alabek.

EKEk eta Dantzan-ek elkarrekin balioan ematea erabaki dute, film mutu horiek argitaratuz artikulu sorta bati esker, horien inguruko azterketa eta iruzkinak eskainiz bide batez. Hortarako irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak beren gain hartu dituzte.
Jon Iruretagoyena (Maritzuli konpainia - Miarritze) eta Aritz Ibañez (Duguna dantza taldea - Iruñea) dantzariak aritu dira artikuluak idazten.

Artikuluak bi asteetatik behin argitaratuko ditugu 2025eko urriaren 14tik goiti, bai Dantzan.eus atarian (euskaraz) bai Euskal kultur erakundearen webgunean (euskaraz eta frantsesez).

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)