Euskal mitologiari buruzko hitzaldiak eta lekukotasunak

2026/10/13

Ospitalea, Departamenduko ondare hezkuntzarako zentroak aurten proposatu duen "Mitologia, euskal leienden bideetan" erakusketaren karietara hainbat hitzaldi proposatuak izan dira azken hilabeteetan. Horien grabaketak denentzat eskuragarri eman ditugu sarean.

Euskal mitologiari buruzko hitzaldiak eta lekukotasunak
Pirinioetako paisaia © Jakes Larre

"Akitaniako mitologiak" kolokioko hitzaldiak

2026an, Departamenduko Ondare hezkuntzarako Ospitalea zentroa, Bonnat-Helleu museoa eta Euskal kultur erakundea elkartu ziren Akitaniako eta Pirinioetako mitologien inguruko gogoeta zientifikoaren bultzatzeko. Karia hortara kolokio bat antolatu zuten gai horri buruz 2026ko irailaren 18an, Irisarrin.

Jean-Loïc Le Quellec
Jean-Loïc Le Quellec
Jean-Loïc Le Quellec

Posible ote da historiaurreko mitoak berriz atzematea?

Julien d'Huy
Julien d'Huy
Julien d’Huy 

Bi ohoin izarretan: euskal kontakizun baten jatorri paleolitikoa

Natalia Zaika
Natalia Zaika
Natalia M. Zaika

Ipuinen bilketa Euskal Herrian XIX. mendearen amaieran

Argitxu Camus Etchecopar
Argitxu Camus Etchecopar
Argitxu Camus Etchecopar

Ipuin eta sinesmen herrikoiekiko harremanaren bilakaera euskal gizartean, Eleketa ahozko memoriaren funtsetan barna

 

Anne Hambücken
Anne Hambücken
Anne Hambücken

Megalitei lotutako alegiazko izakiak Akitania Berriko folklorean

 

Jean-Luc Schenck-David
Jean-Luc Schenck-David
Jean-Luc Schenck-David

Erlijio usaiak Antzinako Akitanian

 

Irisarriko Ospitalea zentroan grabatu gainerateko hitzaldiak

Jon Mentxakatorre Odriozola
Jon Mentxakatorre Odriozola

Mari, figura nabarmena euskal mitologian

Jon Mentxakatorre Odriozolaren mintzaldia, 2026ko apirilaren 30ean emana Irisarriko Ospitalean.
Pablo Marticorena
Pablo Marticorena

Mitologia eta megalitismoa

Pablo Marticorenaren mintzaldia, 2026ko ekainaren 19an emana Irisarriko Ospitalean.
Amaia Carrere , Aitzpea Leizaola Egaña
Amaia Carrere , Aitzpea Leizaola Egaña

Euskal mitologia gure gizarte garaikidearen prismatik

Aitzpea Leizaola eta Amaia Carrere-ren mintzaldia, 2026ko urriaren 2an emana Irisarriko Ospitalean.

Lekukotasun-bilduma

Grabateka horietaz bestalde Mintzoak.eus atarian mitologiari buruzko lekukotasun-bilduma bat osatu dugu. Bertan kontalari desberdinen ahotik (Koldo AMESTOY, Xan ERROTABEHERE, Emmanuel IÑARRA, Ixabel MILLET, Kattalin SALLABERRY, Maryse URRUTY) grabatu euskarazko ipuinak entzun daitezke baita ere herritar desberdinen lekukotasunak.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)