Arteen Artean: gure kultura dantzan

2026/10/19

Arteen Artean ekitaldiak, haur eta heldu, ikasle ala bisitari, publiko guziei parada eskaintzen die, programazio berezi eta sortzaile batez gozatzeko, izan ikusgarri, mintzaldi, mahai-inguru, musika-tailer, dantza edo euskal antzerkiaren bidez. Bosgarren edizio hau gauzatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioa partaide ezberdinekin elkartu da: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalarekin, Euskal kultur erakundea/Etnopoloarekin eta IDBrekin.

Arteen Artean: gure kultura dantzan
CC-BY-SA - EKE - Lorentxa Saragueta

Antolatzaileek euskal kultura hizkuntzaren, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan balioztatzen eta transmititzen duen ezinbesteko hitzordua bilakarazi nahi duten ekitaldia da hau.

Egitaraua 

  • Azaroaren 18a, asteazkena - 09:00 > 17:15  Mediateka (Baiona) - Kolokioa: "Guilcher funtsa: mugimendua filmatu, dantza pentsatu". 
    Hitzordu honek, argitan emanen ditu Jean-Michel Guilcher etnologoaren filmak, 1960-70 urteetan Euskal Herrian eta Biarnoan eginak euskal dantzaren inguruan. 
    18:30 - 20:00 > Guilcher funtseko filmen proiekzio musikatu, dantzatu, eta komentatua. Maurice Ravel kontserbatorioko eta Paueko kontserbatorioko ikasleekin.
  • Azaroaren 20a, 21a, 22a  -  Harri Xuri Dantzan festibala
  • Azaroaren 25a, asteazkena - 17:00 > 21:30 - Iparraldeko Kontserbatorioa (Baiona) - Pusa estudioko atea eta ezagutu euskal dantza uztartzen duten Zabala modulua eta 3.zikloko dantzariak. 
  • Azaroaren 26a, osteguna - 09:00 > 17:00 - Arte Hiria (Baiona) - Esperimentazioak eta dantza bitartekaritza praktikak. 
    Dantza bitartekaritza eta publikoarekilako harremanari buruzko topaketa profesional hau DOBLA mugaz gaindiko proiektuaren kari antolatua da.
  • Azaroaren 27a, ostirala - 20:00 - Moderne Trinketa (Baiona) - Xalbadorri kontzertu omenaldia. 
  • Azaroaren 28a, larunbata - 20:00 - Eliza (Urepele) - Xalbadorri kontzertu omenaldia. 
  • Azaroaren 29a, larunbata - 10:00 > 13:00 - 14:00 > 17:00  Gare du Midi (Biarritz) - Masterclass Dantza eta Antzerkia.
  • Abenduaren 2a, asteazkena - 18:30  Arte Hiria (Baiona) - Joseba Tapiaren Hauspoa.
    Euskararen Urtaroaren karietara, Iparraldeko Kontserbatorioko eta Errenteriako Herri Arte Eskolako ikasleek Joseba Tapiaren obren inguruko kontzertu bat eskainiko dizuete. Kontzertu honek Musikaste festibalaren karietara eskainitako lehen kontzertuaren segida markatuko da. Aldi honetan, Errenteriako ikasleak Iparraldera etorriko dira, musikaren bidezko elkarlan honi jarraipen baten emateko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)