Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke?

2025/10/06

Euskal etnopoloak antolatu "Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke" kolokioa azaroaren 5 (asteazkena) eta 6an (osteguna) iraganen da, Baionan. 2025eko edizio honetan hizkuntza eta kulturaren arteko harremana aztertuko da, biziberritze kultural baten testuinguruan. 

Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke?
©Lorentxa Saragueta

Zer heinetan hizkuntzak eta kulturak elgar eragiten dute? Lotura hori beti bistakoa ote da? Zerk funtzionatzen du eta zerk ez? Munduan zehar eramaiten diren biziberritze kultural prozesuen erronkak, zailtasunak zein dira? 
 
Ikerlari ezberdinak galdera horien galdezkatzera gomitatuko dira eta hitzartzeek nazioarteko eta bertako esperientzia eta dinamika ezberdinak agerian emanen dituzte (Euskal Herrian, Europan eta haratago).

Bada hedabideko taldea zuregana joan da galdera hau egitera: “Kultura eta hizkuntzak bereiz daitezke?”

 

Egitaraua

  • Azaroaren 5ean, asteazkenarekin
    - 16:00tan: Baionako Euskal Museoan Linguae Vasconum Primitiae oinarriko obraren inguruko bisita Baionako Euskal Museoan
    - 18:00tan: Kneecap filma eta ondotik solasaldia Atalante zineman Bernadette O’Rourke irakaslearen presentziarekin

  • Azaroaren 6an, ostegunarekin Baionako Arteen Hirian
    - 09:00 - 17:30: Gomitatu ikerlari ezberdinen hitzartzeak - Xabier Itçaina, Science Po Bordeaux, Eneritz Zabaleta, zuzenbidean doktoreduna, Jon Sarasua, Arrasate-Mondragon unibertsitatea, Marina Branca, Korsikako unibertsitatea, Sara Brennan, Toulouse Capitole unibertsitatea, Jeanne Toutous, Rennes 1 unibertsitatea, Aitzpea Leizaola et Agurtzane Elordui, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bernadette O’Rourke, Glasgow-ko unibertsitatea, Francis Jaureguiberry, Paue eta Aturrialdeko unibertsitatea

Izen emate

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)