Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultura eta eskola erritmo berriak : tailerrak animatzeko kultura eragileen zerrenda

Euskal kultura eta eskola erritmo berriak : tailerrak animatzeko kultura eragileen zerrenda

2014/03/28

Hezkuntza Artistikoa eta Kulturalaren alorrean, Euskal kultur erakundea eskola denboran edo ondotik euskal kulturari buruzko tailerrak eramaten ahal dituzten kultura eragileen errepertorio bat osatzen ari da. Hau da 2014ko irailetik goiti lan hortan has daitezkeen eragileen zerrenda. Eragile desberdinek laguntzen ahal gaituzte errepertorio hori osatzen sarean dagoen galdetegi labur bati erantzunez.

Errepertorio hori tokiko elkargoei eta eskolei hedatuko die laster Euskal kultur erakundeak. Tresna horren bidez eskoletako arduradunak eragileekin zuzenean harremanetan sartzen ahalko dira, behar izanez geroz, proiektu baten sortzeko.

Hori dela eta kultura eragileak gomitatuak dira sarean emana den galdeketa laburrari erantzutera zerrendatze lan hori ahalik eta zehatzena izan dadin.

Xehetasunak

Argazkia: Jean Currutcharry