Euskal zinema ohoretan Douarnenez herrian

2012/08/19

Hamahiru euskal filma erakutsiak izanen dira Bretainian agorrilaren 17tik 25era iraganen den Douarnenezeko Zinema festibalaren 35. edizioa kari. Besteak beste "Bertsolari" eta "Gartxot" euskarazko filmak.

Euskal zinema ohoretan Douarnenez herrian

Galiziako eta Kataluniako ekoizpenak izanen dira ere bertan ikusgai. Proiekzioen inguruan antolatuak diren hitzaldietan, hemengo kultur eragile batzuren entzuteko parada izanen da, hala nola, besteak beste, Maialen Lujanbio bertsularia.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)