Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Gerezien Denbora" pastorala Baionan

"Gerezien Denbora" pastorala Baionan

2014/06/23

2014ko ekainaren 29an, Gerezien Denbora pastorala iraganen da Baionako portuan. Lehen aldia da hiri pastoral bat sortuko dela Euskal Herrian. Aturri ibai hegiko altzairutegietako langileen historia kondatuz, ehun bat kantari, aktore, dantzari eta musikari bildu ditu Ezkandrai elkarteak.

Gerezien denbora, lehen pastorala urbanoa da. Zurgintzan, altzairugintzan, burdingintza lanean ari zirenen historian sartu da. Lehen aldikotz, Lapurdi aldeko leku historikoei interesatu dira, itsasgintzako arlotik pasatuz ere bai.

  • Idazlea : Itxaro Borda
  • Taula zuzendaritza : Beñat Achiary
  • 21 aktore eta 20 musikari
  • Iraupena : 2 oren

Ikusgarria euskaraz emana izanen da, bainan erdaldunek ere ulertzen ahalko dute, liburuxka batean frantsesezko, kaskoinezko eta gaztelerazko itzulpena eskainia izanen baitzaie.

Pastorala bera 16:30etan finkatua bada ere, 10:30etan ibilaldi bat eginen da Baionako karriketan eta 12:30etan bazkaltzeko parada izanen da.

Aipatzeko da euria baldin bada ikusgarria Lauga gelan eskainia izanen dela.

Bestalde, Gerezien Denbora beste aldi batez emana izanen da Itsasun heldu den uztailaren 20an. Errobiko Festibalaren kari izanen da.

Euskal kultur erakundea "Gerezien Denbora" sorkuntzaren partaide da.

Xehetasunak