Gure euskal kantu partitura bilduma gero eta aberatsagoa

2025/12/15

Euskal kultur erakundearen eta Iparraldeko Abesbatzen Elkartearen arteko lankidetzari esker gure atarian kontsultagarri den partitura bilduma frango aberastu da azken hilabeteotan. Abesbatzen elkarteak ahalmendu musikari batzuek beren partiturak dohainik hedatzen dituzte euskal koru-kantuaren praktikan laguntzeko xedez.

Gure euskal kantu partitura bilduma gero eta aberatsagoa
Koru bat errepika denboran - 2016, Baiona © Olentzeroren lagunak elkartea

Orotara gaur egun 1000 inguru dira zonbait musikarik Euskal kultur erakundearen webgunean denen eskura jarri nahi izan dituzten partiturak.

1000 partitura inguru denen eskura euskarazko koru kantuaren sustatzeko xedez

Funts honen helburua ez da Errenteriako (Gipuzkoa) Eresbil musikaren euskal artxiboaren musika mediatekaren erreplika izatea. Funts honen lehen helburua eta abantaila kantu bakoitzaren soinu fitxategia entzun ahal izatea da, errepertorioa osatzeko gisan. Kantu bat bertsio ezberdinetan entzuteko aukera, laguntza baliosa da hautu baten egiteko. Funtzio horrek gordetuak diren altxor batzuk deskubritzeko parada eskaintzen du.

Partiturak orain arte eskaini dituzten musikazaleen artean aipa daitezke Jean Curutcharry, Thierry Elbert, Joseph Maris, Frédéric Sorhaitz eta beste arramoldatzaile & ereslari frango (Marie-Jo Ardohain, Jacques Ballue, Mario Gachis, Guillaume Labeylie, Philippe Mendes, Giovanni Prinelli, André Robert, Jean-Christophe Rosaz, René Zugarramurdi).

Azpimarratu behar da Frédéric Sorhaitz Iparraldeko Abesbatzen Elkarteko lehendakariaren ezinbesteko gainbegiradarekin eramaten dela lan hori.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)