IBILKI programaren 14. edizioaren egutegi osatua

2026/07/02

Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zenbait herriren partaidetzarekin. 2026ko programa berri horren karietara, hainbat antzerki, dantza, musika, haur antzerki, eta zinema emanaldi franko aurreikusiak dira hamabost bat herritan: Kanbon, Ortzaizen, Arrosan, Hendaian, Urruñan, Maulen, Baionan, Azkainen, Ziburun, Itsasun, Hazparnen, Donibane Lohizunen, Ainhoan, Biarritzen, Bidarten eta Uztaritzen.

IBILKI programaren 14. edizioaren egutegi osatua
Niko Etxart ©Lorentxa Saragueta

Uztailaren eta abenduaren artean, IBILKI programaren baitan, zinema saioak, erakusketak, baita ere musika, bertsu, dantza eta antzerki sailetako hainbat emanaldi proposatuak dira, Euskal Herriko artisten partetik, izan amatur edo profesionalak. Aurten ere, Iparraldeko artista profesionalak Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzaz baliatzen dira.

Herriekin hurbiletik landua den programa horren bitartez, Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaintzen du, hogeitamar bat emanaldi hamasei herritan eskainiz.

Ibilki 2026 | Uztaila > Abendua

Ikusgarria / Ekitaldia Data Herria
"Tartaro" liburuaren irakurketa Uztailaren 1a Kanbo
Irati Uztailaren 17a Ziburu
Akelarre Uztailaren 18a Ortzaize
6.film labur gaualdia Uztailaren 24a Arrosa
Bizkarsoro Uztailaren 29a Azkaine
Urte berri on amona! Agorrilaren 7a Itsasu
Akelarre Agorrilaren 19a
Baiona
Bizkarsoro Agorrilaren 22a Ainhoa
Bizkarsoro Agorrilaren 23a Ziburu
"Bertsolaritza - Zonbait behako" erakusketa Irailaren 2tik 19ra Hazparne
Amama Irailaren 4a Ainhoa
Zarena Zarelako "Har'eman" Irailaren 11a Azkaine
Hor Hor Irailaren 25ean Urruña
Neskena "Badoa" Irailaren 26a Urruña
Ibawa kolektiboa "Gaua" Irailaren 27a Urruña
"Bertsolaritza - Zonbait behako" erakusketa Urriaren 14tik 21era Biarritz
Dorleta Kortazar "Ispiluak" Urriaren 14a Baiona
"Etxean" liburuaren aurkezpena Urriaren 17a Bidarte
Ibawa kolektiboa "Gaua" Urriaren 24a Donibane Lohizune
Julen Magoa "Volta" Urriaren 25ean Hendaia
Imanol Epelde "Zerbait sartu zait begian" Azaroaren 13a Kanbo
Juan Mari Beltran laukotea "Euskal Herri musika eta soinu-tresnak" Azaroaren 20ean Ziburu
"Etxean" liburuaren aurkezpena Azaroaren 25ean Uztaritze
Niko Etxarti omenaldia Azaroaren 28a Donibane Lohizune
Pontx pailazoa "Amatxi" Abenduaren 20ean Azkaine


Ibilki 2026 | Urtarrila - Ekaina

Ikusgarria / Ekitaldia Data Herria
Soinuenean behin Urtarrilaren 26a Hiriburu
Prélude de Pan Otsailaren 4a Maule
Loratzen Martxoaren 20a Kanbo
Pinpilinpauxa horiak Martxoaren 28a Azkaine
"Lautan Hiru" antzerki festibala Apirilaren 17a Baiona
Azala Apirilaren 19a Hendaia
Adriene Bergson-Johnson Apirilaren 30a Kanbo
Su Talka Maiatzaren 23a Hendaia
Txoborro eta Tor Magoak Ekainaren 7a Urruña
Tumbalatum Ekainaren 7a Urruña
Tasio Ekainaren 20a Sara

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)