HEZHI: ibilbide artistiko eta hezitzailea gazte eleaniztunentzat
Euskal kultur erakundeak “HEZHI: Mugazgaindiko hezkuntza proiektu eleaniztuna” egitasmoan parte hartzen du Dijitalidadea agentziarekin partaidetzan. Mugazgaindiko proiektu honek ikerketa akademikoak, formakuntza, mugikortasunak eta baliabide pedagogikoen sorkuntza bultzatzen ditu hezkuntza eleaniztunarentzat. EKEk helburu nagusitzat du bi musikari euskaldun eta garaikide - Ines Osinaga eta Pantxix Bidart - ezagutaraztea, mugazgaindiko harremanak garatzea eta sorkuntzan aritzeko gogoa transmititzea hego eta ipar Euskal Herriko ikasleei.
Euskal kultur erakundeak lurraldeko hezkuntza eta kultura partaideen artean eraikia eta ikasgaiei lotua den ibilbide artistiko eta kultural mamitsua eskaintzen du: ustiapen pedagogikoa artisten ibilbidea ezagutarazteko ikasleei, sorkuntza ibilbide bat eta egun bateko topaketa beste ikastetxeetako ikasleekin.
HEZHI proiektuaren lehen topaketa izan da Donostiako Etxepare Euskal Institutuan: parte hartzen duten lizeoetako irakasleek 2025eko azaroaren 5ean bildu dira, Ines Osinaga eta Pantxix Bidart artistekin elkartzeko.
- Plentziako Uribe Kosta-institutoa (Bizkaia)
- Garaziko Nafarroko Lizeoa (Baxenabarre)
- Sohütako Xiberoko lizeoa (Xiberoa)
Egun horren xede bikoitza izan zen:
- irakasleei euskarri pedagogikoak ezagutaraztea
- artistekin elkarlanean sorkuntza-ibilbidea diseinatzea

"Euskal musika bizi ezak/ezan!" ekimenaren bidez euskal musika ezagutarazi eta biziarazi nahi diegu ipar Euskal Herriko kolegioko eta lizeoko ikasleei, haren sustraiak (kulturalak, politikoak, sozialak) eta eraginak hobeki ulertzeko bidea emanez.
Gure beste helburu nagusia euskararen erabilerari zentzua ematea da, euskal musikari batekin elkarrekintzak sortuz eta euskara ideien eta emozioen bektore gisa erabiliz.
Xede horiek gogoan, euskal kantari eta musikari batzuen ibilbidea ezagutzea proposatuko zaie ikasleei, topaketa baten karietara haiekin bildu aitzin. Atal honetan biltzen ditugu, zenbait musikarirendako, deskubritze fase horretan erabiltzen ahal diren baliabideak.
Xehetasunak
HEZHI proiektuak lurraldeko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzen ditu, hizkuntza-oztopoak murriztuz eta mugaz gaindiko lankidetza, mugikortasuna eta integrazioa errazteko.
Proiektua ideia batetik abiatzen da: lurraldeko hizkuntza-aniztasuna aberastasuna da, baina erronka ere izan daiteke hizkuntzen ikasteko aukera-berdintasunari dagokionez. Euskara, frantsesa eta gaztelera ez dira modu homogeneo batean irakasten ez erabiltzen Euroeskualdean, eta horrek irakaskuntza-eremu koherente baten eraikuntza mugatzen du.
HEZHIk hezkuntza-eredu eleaniztunei buruzko ikerketa eta hedapena sustatzen du, hizkuntza formakuntza programa berrien baita hizkuntza eta kultura edukietan oinarritzen diren eskola eta eskolaz kanpoko trukaketa programa berrien sortzea ere.
Proiektu berritzaile honek lau ekintza nagusi ditu :
- Jardunbide egokiak identifikatuz eta bisiten bitartez mugako lurraldeetako hezkuntza eleaniztuneko marko teoriko-praktikoa sortzea.
- Irakasleen eta hezkuntzako profesionalen formakuntza eleaniztuna garatzea.
- Baliabide pedagogikoak eta komunikazio-baliabideak sortzea.
- Hezkuntza-mugikortasuneko dispositiboak garatzea eta sustatzea.
Partaideak eta kooperazio sarea
HEZHI proiektua, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak koordinatzen du eta lurraldeko gobernuek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua), goi-mailako irakaskuntzako erakundeek (Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea – HUHEZI, Bordeaux Montagne Unibertsitatea) eta tokian tokiko heziketa-erakundeek eta erakunde kulturalek (Euskal Herriko Ikastolak, Seaska, Euskal Kultur Elkartea – EKE) parte hartzen dute.
Proiektua hezkuntza eta hizkuntza politiketan adituak diren kideen sare batean oinarritzen da ere : Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua (CD64), Gipuzkoako Foru Aldundia, IKAS-BI elkartea, Larrun Eskola ikastetxea eta Bordeleko Errektoretza.
Partzuergo orekatu horri esker, mugaz gaindiko espazioan eleaniztasunak dituen erronken aurrean ikuspegi transbertsala eta kolaboratiboa garatu daiteke.
Anbizio handiko ekimen hori koordinatuz, Euroeskualdeak mugaz gaindiko lankidetza indartzeko eta hezkuntzaren kohesio eta berrikuntzaren onerako eleaniztasuna sustatzeko duen eginkizun nagusia berresten du.
Kofinantzaketa europarra
HEZHI proiektuaren (EFA158-04) % 65 Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu da Interreg VI-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programako AFOMEF POCTEFA deialdiaren bitartez. POCTEFAren helburua mugaz gaindiko Espainia-Frantzia-Andorra eremuan integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.
HEZHIk lau urteko iraupena izango du, hiru ikasturte, 2025eko irailetik aurrera, eta guztira 3.099.609,35 €-ko aurrekontua du, horietarik 2.014.746,08 € Europar Batasunak eskainiak.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)