Arteen Artean, gure kultura biziarazi
Arteen Artean ekitaldiak, haur eta heldu, ikasle ala bisitari, publiko guziei parada eskaintzen die, programazio berezi eta sortzaile batez gozatzeko, izan ikusgarri, mintzaldi, mahai-inguru, musika-tailer, dantza edo euskal antzerkiaren bidez. Horren gauzatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioa partaide ezberdinekin elkartu da: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalarekin, Euskal kultur erakundea/Etnopoloarekin eta IDBrekin.
Arteen Artean bere 4. edizioarentzat itzultzen da. Antolatzaileek euskal kultura hizkuntzaren, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan balioztatzen eta transmititzen duen ezinbesteko hitzordua bilakarazi nahi duten ekitaldia da hau.
Egitaraua
- Azaroaren 25a, asteartea - 10:00 > 12:00 / 14:30 > 16:30 - Kontserbatorioa (Baiona) - Egun profesionala 10:00 - 12:00 > Topaketa euskal eta okzitaniar musika eta dantza tradizionalen nahiz antzerkiaren inguruan, departamenduko sareko egiturekin. 14:30 – 16:30 > Topaketa profesionala : "Zer perspektiba ohiko dantzen inguruko Estatu Diploma batentzat?"
- Azaroaren 26a, asteazkena - 16:30 > 21:30 - Kontserbatorioa (Baiona) - EUSKAL DANTZA KURTSOEN ATE IREKIAK
- Azaroaren 27a, osteguna - 18:00 - Euskal Museoa (Baiona) - Mintzaldi publikoa, "HERRI KULTURA eta DIGLOSIA, Kabalkadaren funtzioak gaur egun" gaiaren inguruan. Mintzalaria: Peio Berterretxe - Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.
- Azaroaren 29a, larunbata - Gare du Midi (Biarritz) - Arteen Artean Master Klaseak
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)