Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Uzta 2014

Herri Uzta 2014

2014/10/06

2014ko urriaren 9tik 12a arte, Herri Soinu eta Hats Berri elkarteek Herri Uzta festibalaren hirugarren edizioa antolatuko dute Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez, ikusgarri eta animazio andana bat antolatuak izanen dira Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen. Euskal kultur erakundea partaide da.

Dantza ikastaldia, ikusgarriak karriketan, kantaldia, musika eta dantza ikusgarriak... Denetarik izanen da Mutxikoaren Egunaren 36. edizioarekin bukatuko den Herri Uzta festibalean.

Preziatzen ahalko diren artisten artean, Etchegoyhen Ahizpak, Uztaritzeko Txistulariak, Jose Cazaubon, Jokin Irungarai, Ezpela, Izartxo eta Arrola dantza taldeak, Euskal Brass Band taldea, Begiz Begi, Etorkizuna dantza konpainia...

Aurtengo gai nagusia "Fantango eta Jota" izanen da.

Xehetasunak

Bestalde, txartelak Herri Soinu elkartearen Uztaritzeko egoitzan eros daitezke astearte eta ostegunetan (9:00-12:00 / 17:00-19:00)

"Leihotik" ikuskizuna (argazkia: Maddalen Dupuy - EKE)