Hemen zaude: Hasiera Albisteak ITO filmarentzat pertsonaiak eta figuranteak xerkatzen dituzte

ITO filmarentzat pertsonaiak eta figuranteak xerkatzen dituzte

2018/03/24

Kanaldude eta Prima Luce-k antolatu bideo tailer baten karietara, gazte talde bat bildu da "Hiru Uhinak" itsas kondairan oinarrituz, ITO izeneko euskarazko film labur baten egiteko. Lau pertsonaia nagusi eta hamar bat figurante xerkatzen dituzte hortarako. Hautagaitzen igortzeko azken epea martxoaren 29an finkatua da eta aktoreen hautaketa martxoaren 31n eginen dute.

Filmaren grabaketa apirilaren 16tik 20ra iraganen da Ziburun.

Proiektuan parte hartzeko, ez da beharrezkoa antzerkian edo zineman aritua izatea. 

Filmaren aurkezpena : Oihana herri ttipi bateko arrantzale komunitate baten barne da. Kapitainak eta beste arrantzaleek aspaldian goitatu duten eguraldi ona, azkenean gaur iritsi da. Oihanak susmo txarra du, baina ez du nehork entzuten.

Ondotik atxemanen dituzue lau pertsonaia nagusien deskribapenak.

Xehetasunak