Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren hirugarren edizioa: Yolanda Arrieta hautatua izan da

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren hirugarren edizioa: Yolanda Arrieta hautatua izan da

2013/06/17

Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak (IAEZI) antolatu Hendaiako literatura egonaldian parte hartuko du idazle bizkaitarrak. Bere idazketa egonaldia 2013ko urriaren 7tik azaroaren 3a arte iraganen da.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria, 1963)  Usurbilen bizi da gaur egun. Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin. Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.

EKE-ren "Hogei'ta" programaren barnean antolatu idazketa egonaldia Hendaiako Abbadia Eremuan, "Nekatoenea" deitzen den etxean, 2013ko urriaren 7tik azaroaren 3ra iraganen da. Apartamendu bat eta ahalbide teknikoak idazlearen peskizan ezarriak izanen dira.

Obra egina izanen delarik, idazleak kolegioko eta lizeoetako ikasleekin topaketak eginen ditu edukinaren aipatzeko, halaber bere idazle ibilbidea.

Xehetasunak

Pantxoa Etchegoin (EKE), Yolanda Arrieta eta Aintzane Lasarte (Euskal Itsasbazterreko IAEZI)