Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz

Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz

2019/05/07

Maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, Patri Urkizu, euskal filologia Doktoreak, mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Bere ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz aipatuko ditu, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Pierre D´Urteren hiztegiaz, euskal poesiaz (baladez, bertsogintzaz, lore jokoez…) eta euskal teatroaz (astolasterrez, pastoralez, antzerkigile modernoez...) burutu edizio eta estudioez, bereziki, aipamen bat eginen da.

Patri Urkizu, euskal filologian Doktoreak hori aztertuko du Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz izeneko mintzaldian.

Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesez.

Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara antolatua da.

Xehetasunak