Ikusgarri biziduna, Hogei’ta programaren bigarren deialdi artistikoaren alorra
2011n arte bisualen alorrean “Hogei’ta” labelaren kari eraman ekimen arrakastatsuari segida bat emanez, Euskal kultur erakundeak egitasmo artistikoetarako deialdi bat abian ezartzen du datorren urteko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin elkartuz karia hortara. Hautagaitzen epea 2012ko martxoaren 20rako finkatua da. Egitasmoen hautaketak aldiz 2012ko apirilean iragan behar luke.

Talentu berrien agerpena lagunduz (zuzendari, koreografo), proposatutako egitasmoek euskal hizkuntza eta kulturaren elementuak berrinterpretatu beharko dituzte.
Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak berriki sortu “Kultura” emaitza fondoari esker sortu lehen ekimena da.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)