Hemen zaude: Hasiera Albisteak Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k)

Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k)

2016/04/11

2016ko apirilaren 14an, Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k) gaiaren inguruko mahai-inguru bat antolatua da 19:00etan Baionako Hiri Barneko mediatekan. Hainbat adituk beren ikusmoldeak emanen dituzte Luzien Etxezaharretaren galderei erantzunez. Euskal kultur erakundea partaide da. 


Katalina de Erauso pastorala Baionan muntatu eta bertan aurkeztua izanen da 2016ko ekainaren 5ean (Lauga gelan). Ondotik Donostiako Victoria Eugenia antzokian ikusten ahalko da irailaren 4an.

Maite Berrogain autoreak eta Pantxika Urruty errejentsak, sorkuntza hori eta Zuberoako pastoraleen ildotik duen berezitasuna aipatuko dizkigute. Aspaldiko antzerki forma honen bilakaera galdezkatuko da, tradizioaren eta sorkuntzaren artean. Ez ohizko pastoralak zuzendu dituzten Nicole Lougarot eta Ihitz Iriart bilduko dira Luzien Etxezaharretak animatutako mahai-inguru batean.

Mahai-ingurua euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin.

Bilketa programaren baitan antolatua da, Euskal kultur erakundearen eta Katalina Pastorala elkartearen partaidetzarekin

Xehetasunak