Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

2018/12/11

Abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologia doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa izanen du aipagai. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Maialen Moreno Zubeldiak herri kontakizunak bildu ditu Lapurdin, Baxe Nabarren eta Zuberoan 2009-2010 urte bitartean. Transkribatu dituen kontakizun horien ezaugarriez eta beste tradizioetako baliokideen azterketaz mintzatuko da.

Errefera-emailea: Xarles Videgain, Euskaltzain eta Unibertsitateko irakaslea.

Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesez

Xehetasunak

Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara

Maialen Moreno Zubeldia (argazkia: Biarritz Studio Photo)