Maite Pinto Itzal Aktiboa sariaren irabazle

2018/10/09

2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen "Itzal Aktiboa" saria Maite Pinto 25 urteko Bilbotarrari emana izan zaio "The Kindness of Strangers" izeneko proiektuarentzat. Artistak 2.000 euroko saria eskuratu du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Maite Pinto Itzal Aktiboa sariaren irabazle

Maite Pinto Logroñon sortu da 1993an. Arte-Ederrak ikasi ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondotik Inglaterrako Manchester School-en, han Master bat erdietsi duelarik. « The Kindness of Strangers » proiektuko parte diren Aquatintako lau grabadura aurkeztu ditu. Proiektuak kondatzen du Gerla Zibil garaiko 4.000 euskal haurren errezibitzea nola iragan zen Inglaterran.

Sariketa, Itzal Aktiboa elkarteak antolatu du, Euskal kultur erakundearen, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen sostenguarekin. 

Gogoratu zazpi finalisten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian direla ikusgai azaroaren 1a arte.

Erakusketa 2018ko urriaren 6tik azaroaren 1era irekia izanen da, egunero asteartetan salbu 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara.  

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)