Mintzalasai 2017
Irail guzian, Mintzalasai egunen 6. edizioa ospatuko da Baionan, Angelun eta Biarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, besta... Sei astez, bertako elkarteek ekitaldi parrasta bat antolatuko dituzte euskararen erabilera ardatzat hartuz. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Badu jada sei urte, Mintzalasai egunek dozenaka eragile elkartzen dituztela, eguneroko bizian euskara biziarazteko gogoaren inguruan.
Aurten gainera, lehen aldikotz, B.A.B. eskualde guzian iraganen dira, 75 ekitaldi berritzaile, herrikoi eta belaunaldi desberdinei zuzenduak proposatuz.
Sei astez beraz, hirurogei bat laguntzaile eta berrogeita bost egitura parte hartzaile arituko dira egitarau aberatsaren antolatzen.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)