"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia: 2019ko deialdia
Bederatzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte hilabete bateko gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 27a.

Tokia: Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia
Datak: 2019ko udazkena
Iraupena: Hilabete bat
Artistari eman beka: 1000 euro
Artistaren aterbetzea
Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den baserri eraberrituan.
Ekoizpen eta balorazio baldintzak
Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu :
1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela.
2- Ikasle gazteekin jarduera bat : ikasle talde batekin 2019-2020 ikasturtean, irakasleen eskaerari segituz. Lan honetan artista tarifak ordainduko izanen dira.
Hautaketa
Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.
Hautagaitza aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 27a arte.
Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) egor daitezke hiru helbide hauetara, edo mailez, edo postaz :
- Euskal Idazleen Elkartea
Euskal Idazleen Elkartea • Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa)
www.idazleak.eus - eie@idazleak.org - Tel.: 943 27 69 99 - Euskal Kultur Erakundea
etchegoin@eke.eus - Lota jauregia - 64480 Uztaritze Tel. 0033 5 59 93 25 25 - CPIE Euskal itsasbazterra (Aintzane Lasarte)
www.nekatoenea.eu - alasarte@hendaye.com
CPIE Euskal Itsasbazterra / Larretxea, Abbadiako eremua, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia
Tel. 0033 5 59 20 37 20
Xehetasunak
Aitzineko idazle egonaldiak:
- Idazle egonaldia 2018 : Iñaki Martiarena
- Idazle egonaldia 2017 : Amaia Hennebutte
- Idazle egonaldia 2016: Unai Oiartzun
- Idazle egonaldia 2015: Patxi Zubizarreta
- Idazle egonaldia 2014: Aitzol Lasa
- Idazle egonaldia 2013: Yolanda Arrieta
- Idazle egonaldia 2012: Ekhiñe Egiguren
- Idazle egonaldia 2011: Fernando Morillo
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)