Olentzero, kantuz kantu

2021/11/23

Olentzeroren Lagunak elkarteak duela bost urte grabatu zen "Olentzero Kantuz, jalgi hadi Baionara" kontzertuaren grabaketak sarean eman nahi izan ditu Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. Gure atarian bildurik, bai haurrek bai erakasleek eta gurasoek goza lezazkete orain.

Olentzero, kantuz kantu
© Jean-Philippe Juen - JPEG Studio

2016ko abenduaren 11n grabatu zen Olentzeroren Lagunak elkarteak antolatu kontzertua. Zuzeneko grabaketatik datoz musikarien/egileen baimenarekin zintzilikatu ditugun kantuak eta bideoak.

Ekitaldian parte hartu zutenak izan ziren Baionako 12 ikastetxe (elebidun publikoak, elebidun pribatuak, ikastolak), 3 abesbatza (Baionan kantuz, Haiz’egoa heldu eta haurrak, Buhaminak), Iruñako Lau urrats dantza Taldea, eta Noaingo San Miguel eskola publikoko haur abesbatza (ikus egitasmoaren aurkezpena).

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)