Xarnegu Eguna 2014

2014/04/27

Apirilaren 29tik maiatzaren 3a arte, Xarnegu Egunaren 10. edizioa ospatuko da Bardoze eta inguruko herrietan. Zernahi ekitaldi mota antolatuak dira, horien artean Euskal kultur erakundeak ekoiztu Oskar Alegria-ren Hitzenea erakusketa.

Xarnegu Eguna 2014

Kulturen eta hizkuntzen nahasketa sustatu nahi dituen Xarnegu Eguna festibala Erango, Gixune, Akamarre, Bidaxune eta Bardozen iraganen da aurten.

Bost egunez,  Hip-Hop ikastaldi bat, Gixuneko bisita, Xarnegu talenduak izeneko gaualdia, Azika konpainiaren Herrialde Urdina ikusgarria, edo Philippe de Ezcurra, Marina Beheretche eta Kattalin Indaburu-ren kontzertua bezalako ekitaldiak antolatuak izanen dira.

Aipatzekoa da ere, festibalaren denbora guzian, Euskal Herriko etxe izenen inguruko argazkiz osatu Oskar Alegria-ren Hitzenea erakusketa ikusgai izanen dela Bardozeko Biltokian.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)