Zineskola 2021: hiru animazio filma eskainiak

2020/09/04

Zineskola irudi heziketa dispositiboak euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, lurraldeko 10 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. 2021eko ediziorako, hiru film programatuko dira.

Zineskola 2021: hiru animazio filma eskainiak
Lur eta Amets © DR

Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Gabarra Films, Zineuskadi, Hezkunde nazionala, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Cinévasion.

Helburuak: euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei euskarazko animazio film interesgarriak proposatu, laguntza pedagogiko egoki bat eskaini, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman.

Joan den otsailean, 2020ko Zineskola dispositiboaren edizioa ongi hasi zen formakuntza egun mamitsu batekin, 50 bat erakasle bildu zirelarik. 5 600 ikasle baino gehiago zinema geletara joatekotan ziren martxo bukaeratik goiti. Zinema gelak ekainaren 22a arte hetsiak egonik, dispositiboa ikasturte berrira gibelatzea erabaki zen.

Horrela, 2021eko ediziorako, hiru film programatuko dira, hau da film bat ziklo bakoitzerako.

Gainera, urtero bezala, irakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie filmen edukiak ikasleekin lant ditzaten. Horretarako, talde pedagogiko bat osatu da Hezkunde nazionaleko, EKE-ko eta IKAS euskal pedagogia zerbitzuko aholkulari pedagogiko batzuekin.

Dispositiboaren ibilera

  • Irakasleen formakuntza eguna: 2020ko azaro/abenduan Kanboko l’Aiglon zinema gelan
  • Emanaldien egutegia: 2021eko otsailaren 23tik maiatzaren 12ra
  • Prezioa haurka: 2,50 €
  • Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Complexe Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia)
  • Izen ematea: Zineskola formularioa betez
  • Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
  • Garraioa: eskola bakoitzak bere garraioa antolatuko du, autobus konpaniekin zuzenki harremanetan sartuz

Filmak

Pirata arratoia
Pirata arratoia
Pirata arratoia
2017 – Erresuma Batua – 24 min
Zuzendaria: Jeroen Jaspaert
Kasu arratoi piratarekin! Bide lapurren artean gurmantena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du… bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egiten duen arte…
Emanaldiak 2021eko otsailetik maiatzera | 3-6 urtetara (1. zikloa)

 

Kerity, ipuinen etxea
Kerity, ipuinen etxea
Kerity, ipuinen etxea
2012 – Frantzia – 74 min
Zuzendaria: Dominique Monféry
Natanaelek laster zazpi urte beteko ditu bainan oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena ondoriotasunez uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak bere liburuetatik ateratzen dira. Alegiazko pertsonaia horiek betirako desagertzeko zorian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Bere lagun berriak salbatu nahi baditu, esaldi magikoa aski goiz irakurtzeko gai izanen dea…?
Emanaldiak 2021eko otsailetik maiatzera | 6-9 urtetara (2. zikloa)

Lur eta Amets
2020 – Euskal Herria – 83 min
Zuzendaria: Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce
Lur eta Ametsen burasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izanen. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izanen dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, iabeti izanen dituzte gibeletik.
Emanaldiak 2021eko otsailetik maiatzera | 9-11 urtetara (3. zikloa)

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)