Aurten ere ikasle anitzek parte hartu dute Zineskola dispositiboan

2025/06/01

Zineskola dispositiboak euskarazko lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 11 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. 2025ean, orotara Ipar Euskal Herriko 4.000 ikaslek baino gehiagok ukan dute parada hori. 2025-2026 ikasturterako filmen programa prestatzen gabiltza orain.

Aurten ere ikasle anitzek parte hartu dute Zineskola dispositiboan
"Phantom Boy" filma

Euskarazko zinemaren sustapenaren alde daraman lana dela eta, Euskal kultur erakundeak Zineskola dispositiboa gidatzen du Zukugailua elkartearen laguntzarekin eta Cinéma & CulturesCinévasionZineuskadiIKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalarekin partaidetzan. Dispositibo honen xedea, lehen mailako irakasle euskaldunei euskarazko animazio zinemaren inguruko ibilbide pedagogiko batean inplika daitezen proposatzea da. 

2025ean ondoko filmak programatuak izan dira: GrufaloaTeresa eta Galtzagorri eta Phantom Boy.

Zineskola dispositiboak jarraipena ukanen du 2025-2026ko ikasturtean ere.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)