Zineskola 2025-2026: martxan da

2025/08/27

2017az geroz, Zineskola dispositiboak ipar Euskal Herriko eskola eta ikastoletako ikasleei kalitate handiko euskarazko animazio filmak ikusteko parada ematen die. 2025-2026 ikasturterako, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek irudi heziketa dispositibo hau berriz bultzatzen dute, 10. urtez. Proiekzioak martxo inguruan iraganen dira, eta interesatuak diren irakasleek izena ematen ahal dute EKEren bidez, 2025eko azaroaren 30a arte.

Zineskola 2025-2026: martxan da
© "Laban, mamu txikia" pelikula

Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak antolatzen du ondoko partaideekin: Cinéma & Cultures, Cinévasion, IKAS euskal pedagogia zerbitzua, Hezkunde Nazionala, Zineuskadi eta Zukugailua.

Dispositiboaren helburuak hauek dira:

  • Euskarazko animazio film interesgarriak proposatzea euskara irakasleei eta haien lehen mailako ikasleei
  • Irudi heziketa sustengatzea, laguntza pedagogiko egokia eskainiz
  • Euskararen erabilera bultzatzea eskolatik kanpo
Aurten, ama eskolako ikasleek Laban, mamu txikia-ren abenturak deskubrituko dituzte. Denbora berean, lehen hezkuntzako ikasleek Kerity, ipuinen etxea filmaren heroia lagunduko dute, bere liburuen arteko bidaian.
Joan den urtean bezala, irakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie, proposatu tresna pedagogikoak aurkezteko, filmen edukiak ikasleekin landu ditzatzen.

"Kerity, ipuinen etxea" pelikula
"Kerity, ipuinen etxea" pelikula
 

Dispositiboaren ibilera

  • Zinegela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohizune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getaria).
  • Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko.
  • Prezioa haurka: 2,80 €
  • Garraioa: eskola bakoitzak bere garraioa antolatuko du autobus konpainiekin zuzenki harremanetan sartuz.

Egutegia

  • Dispositibo eta formakuntzetarako izen ematea: Zineskola formularioa betez 2025eko azaroaren 30era arte berantenaz.
  • Irakasleen "formakuntza" eguna: 2026ko urtarrilaren 28an
  • Emanaldien egutegia: 2026ko otsailaren 23tik apirilaren 30era.
 

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)