Zineskola dispositiboak euskarazko lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 10 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. Horrela, irakasleen lan pedagogikoari esker, zinema munduan sartzen hasten dira eta euskara ikastetxetik kanpo praktikatzen dute.
Heziketa irudiari – Eskolak zinemara euskaraz
Lehen mailan, ikastoletan edo sare elebidunetan ari diren ikasleen korpurua etengabe handitzen ari da azken urteotan eta Iparralde mailan, lehen mailako ikasleen %40a osatzen dute, hots 6 000 ikasle baino gehiago. Publiko horren nahiak asetzekoak dira oraindik.
Zineskola programaren logoaHorrela, euskarazko zinemaren sustapenaren alde daraman lana dela eta, Euskal kultur erakundeak Zineskola dispositiboa gidatzen du Cinéma & Cultures, Cinévasion, Zineuskadi, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalarekin partaidetzan. Dispositibo honen xedea, lehen mailako irakasle euskaldunei euskarazko animazio zinemaren inguguko ibilbide pedagogiko batean inplika daitezen proposatzea da. Horrela, 2017tik honera, kalitatezko bizpahiru film proposatuak dira urtero ikusle gazteei eta beren irakasleei. Film bakoitza, aholkulari talde batek landu ustiapen pedagogikoaren proposamen batez lagundua da. Proposamen hori irakasleei aurkeztua zaie berendako antolatu film proiekzio berezien denboran.
Horrela, ikasleekin filmaren inguruko lan berezia egin dezakete, proiekzioa aitzin eta ondotik. Irakasleak desmartxa horretan lagunduz eta eskaintza hori ahalik eta jende gehienen gana hel dadin segurtatuz,
Zineskola dispositiboaren bidez, hauek dira EKE-k eta bere partaideek finkatu helburuak:
lehen mailako ikasleei kalitatezko euskarazko animazio filmak proposatzea;
euskararen praktika ikastetxetik kanpo sustatzea;
zinegela eta zinema ezagutaraztea;
irakasleei tresna pedagogikoen eskaintzea.
Dispositiboa zenbakitan (2018-2019 ikasturtean)
3 film ipar Euskal Herriko 10 zinema gelatan
95 emanaldi
40bat herritik etorritako 60ikastetxe
3 irakaskuntza sailetako 3 641 ikasle
25 ikastetxek parte hartu dute irakasleentzat antolatu proiekzio berezietan