Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Euskal etnopoloa Mintegiak eta kolokioak Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak

Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak

  • Agustin Mendizabal
  • 2019-01-17
  • Hizkuntza: Euskara

Iparraldeko herri-kantaera tradizionalak dituen ezaugarrien artean, bada bat nortasun berezia ematen diona eta adituak aspaldidanik harritu izan dituena: intonazio neutro edo erdibidekoa deitzen ahal duguna.

Agustin Mendizabal 1967an jaio da. Ingeniaritza eta musika ikasketak egin ditu. Azken urteotan, euskal herri-kantaeraren zenbait alderdi ikertzeari ekin dio. Hainbat publikazio egin ditu eta hitzaldiaren gaia dela eta sari bat jasoa du (2013ko Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria).

Bibliografia adierazgarria

  • Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria. Astalamustrika saila, 9. Oiartzungo Udala, 2017. 302 orrialde.
  • Musikaren esanahiak, Iparraldeko herri-kantaera tradizionala eta intonazio neutroa (I eta II). http://www.euskonews.com/0697zbk/gaia69703eu.html (2015-06-03) http://www.euskonews.com/0698zbk/gaia69803eu.html (2015-07-01).
  • Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. onazio anbiguoa. Donostiako Orfeoia - UPV-EHU XIII. sariaren irabazlea (2013). Argitaratu gabea. 2019an argitaratzeko prestakuntzan.
  • Luis del Puerto, espartingile kantaria (Errenteria, 1857 - Andoain, 1934). In Oarso urtekaria, 47. zkia. Errenteriako Udala, 2012. 172-182 orrialdeak. http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_10414es.pdf
  • Berdabioren bertso doinuak. In Goizuetan bada gizon bat. Trabukoren kantako misterioak (Patziku Perurena). Irun: Alberdania, 2010. 417-436 orrialdeak.
  • Berdabioren bertso-doinuen inguruan: musika eta prosodia uztartuz. In Juan Mari Lekuonari omenaldia. Iker-23. Euskaltzaindia, 2009. 321-350 orrialdeak. http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/73437.pdf
  • Alaken, Gabon-kanta ala bertso satirikoak? In Oarso urtekaria, 53. zkia. Errenteriako Udala, 2018. 154-158 orrialdeak. http://errenteria.net/eu/ficheros/57_33691eu.pdf
  • Juan Antonio Arozena Egimendia, Agustin Mendizabal Iturria. Txistua Oiartzunen (I): lehen aipamenetatik XIX. mende bukaera arte. Txistulari Aldizkaria, 182. alea. 2000ko Apirila-Maiatza-Ekaina. 5-11 orrialdeak.
Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak

Agustin Mendizabal (argazkia: Biarritz Studio Photo)