Ahozkotasuna

Euskal Etnopoloaren xedea « ahozkotasunaren polo » bat bilakatzea da, trukaketen elikatzeko, esperientzien partekatzeko eta ahozkotasunari buruzko galdezkatze transbertsal bat eraikitzeko.

Kontua ez da ahozkotasunaren problematika hizkuntzari mugatzea, baina ahozko inkestaren metodologiari, ahozko literaturari, musika jarduerei eta orokorki, Ondarea & Sorkuntza ardatza lehenesteaz ari baldin bagara, sorkuntza artistiko desberdinetan egiten diren hautuen justifikatzeko moldeei hedatzea. .

Ekimenak

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan ahozkotasunari buruz antolatu mintegien bideoak (2017-2019).

© EKE
© EKE

Euskal kultur erakundeak Eleketa programa Pirinio-Atlantikoetako departamendu Kontseiluaren obralaritzapean hasi eta obratu du 2009. urteaz geroz. Lekukotasunen bideoak, numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira departamenduko artxibo zerbitzuan kontserbatuak eta ikusi ahal izateko, Baionako artxibotegian eta Pauen.

© EKE
© EKE

Pirinio-Atlantikoetako Departamenduak, artxibo soinudun eta ikus-entzun zaharren begiratze eta balorazio programa baitan, Euskal kultur erakundeari emana dio Ipar Euskal Herriko lurraldeari loturik dauden artxiboen tratamendu lana.

Archives anciennes
Archives anciennes

Euskal kultur erakundeak kultura ondare immaterialaren inbentario-fitxak egiten ditu Frantziako kultura ministeritzak antolatu deialdi baten baitan.

© Thierry Truffaut
© Thierry Truffaut

Iparraldeko ahozko memoriari buruzko soinu artxiboen eta ikus-entzunezkoen ikerketa eta ezagutza bultzatu nahi du Euskal kultur erakundeak. Ildo horri jarraikiz, funtsen kontsultatzeko dispositiboak garatzen ditu ere.

© EKE
© EKE