"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa
Ipar Euskal Herriko memoriaren ikus-entzunezko bilketari buruzko erakusketa.
Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa hasi zuen 2007an.
Gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua den programa hau, Pirinio Atlantikoetako departamendu Kontseiluaren obragintzapean eramana da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.
Gure helburua: lurralde bakoitzean Eleketa kari bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.
Euskal kultur erakundeak ikus-entzunezko bilketa horren aberastasuna ezagutarazi nahi du "Eleketa, ahozko memoriak" erakusketa ibiltariaren bitartez.
Erakusketa elebidun (euskara-frantsesa) eta interaktibo (ukipen-pantailez eta telebistez osaturik) honetan tokian-tokiko lekukoek beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dizkigute, ikus-entzunezko pasarte, irudi, objektu, artxiboko erreportai eta bideo sorkuntzen bidez.
Oharra:
"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren ildotik borna interaktibo autonomo bat ekoiztu du Euskal kultur erakundeak. 2007. urteaz geroz daramagun ahozko memoria bilketaren lekukotasunen kontsultatzeko parada eskaintzen du.
Gehiago jakin
> Hazparneko lurraldea | 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra
> Donibane Lohizuneko lurraldea | 2021ean
> Azalera: 70 eta 150 m² artean (erakusgelen arabera)
> Guttieneko goratasuna: 2m50
> Erakusketaren egileak eta partaideak (PDF)
> 3D bistak (PDF)
> "Eleketa, ahozko oroimenak" Hazparneko lurraldean: lekukoak (PDF)
> "Eleketa, ahozko oroimenak" Hego Lapurdiko lurraldean: lekukoak (PDF)
> Bisitarien oharrak
> Erakusketaren bisuala (PDF)
> Hazparneko aurkezpenaren prentsa-txostena (PDF)
> "Eleketa, ahozko oroimenak" Hazparneko lurraldean: eskuorria (PDF)
> Erakusketa telebistako albistegietan
> Erakusketa Hazparnen (argazkiak)
> Ibiltaritza - Programazioa: Maia Etchandy
> Datu teknikoak - Ezarpenak: Jakes Larre