Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) informazio gaualdia

2020/02/28

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du datuen babesari buruzko araudi orokorraren (RGPD) inguruan. 2020ko martxoaren 17an iraganen da, asteartearekin, 18:00etan, EKE-ren egoitzan Uztaritzen. Izen emateak zabalik dira.

INFO COVID-19: GAUALDIA GIBELATUA DA

Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) informazio gaualdia

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, EKE-k informazio gaualdiak antolatzen ditu urtero.

Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen Profession Sports et Loisirs 64 egiturarekin antolatua, urtearen lehen informazio gaualdiak datuen babesari buruzko araudi orokorra (RGPD) aipatuko du. 2020ko martxoaren 17an iraganen da asteartearekin, 18:00etan, Uztaritzeko Lota Jauregian.

Datuen babesari buruzko araudi orokorra Europako araudi bat da, eta dagokion legea 2018ko maiatzean sartu zen indarrean. Araudi horren helburua, herritarrak babestea da partekatzen dituzten datu pertsonalak kontrolpean atxik ditzaten. Hori dela eta, egiturak, edozein direla ere, atxikitzen dituzten datu pertsonalen babestearen erantzule dira. Beraz, araudi horrek zuzenki eragiten die elkarteei.

Erregelan izan zaitezten, informazio gaualdian, eman behar diren urratsak aipatuko dira: elkartearen datu digitalen egoera aztertu eta behar-beharrezko ekintzak plantan eman. Etor zaitezte zuen galderak egitera! Mintzalariak denbora hartuko du zuekin egoteko eta zuen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko. Gaualdia Info Droit egiturak animatuko du.

Parte hartzea urririk da. Parte hartu nahi dutenek 2020ko martxoaren 15a arte dute EKE-ri izena emateko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)