Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Azken 20 urteotan, Euskal kultur erakundeak trebetasun bereziak garatu ditu euskal kulturari buruzko erakusketa ibiltari tematikoen ekoizteko eta kudeatzeko. Zabalkunde euskarri horiek multimedian eta interaktibitatean oinarritzen dira. Bestalde, EKE-ren erakusketak lurraldeen animazio tresna paregabeak dira ere, ekitaldi ezberdinak antolatzeko parada eskaintzen baidute (eskolendako bisitak, bisita gidatuak, mintzaldiak, ikusgarriak, kontzertuak, …). Horietarik batzuek balorapen berezia ukan dute sarean.