Hiztun berriak eta bertso-mundua. Legitimatu a(ha)la auzitan jarri?

2019ko urriaren 24an, Baionako euskal museoan, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan Miren Artetxek eman zuen hitzaldiaren bideoa
Hiztun berriak eta bertso-mundua. Legitimatu a(ha)la auzitan jarri?
Miren Artetxe Sarasola © Mathilde Baqué (EKE)

Hiztun berrien hizkuntza identitatea eta hizkuntza erabilera ikerlerro emankorra bilakatu da hizkuntza gutxituen esparruan. Bestelako hizkuntzen kasuan bezala gurean ere, ikerketek erakutsi dute hiztun berrien hizkuntza erabilera loturik dagoela nolabait, hiztun gisa nork bere burua legitimo sentitzearekin edo eta besteengandik hiztun legitimo gisa hartua izatearekin.

Ikerlan honetan, Miren Artetxek bertsotan trebatzeak eta bertso-munduan sozializatzeak hiztun berrien legitimazio prozesuan izan dezakeen eragina aztertu du, alde batetik. Eta bestetik, bertsolariaren irudi kanonikoa legitimazio prozesu horretan muga ere izan daitekeela argudiatu du.

 

Miren Artetxe Sarasola euskal soziolinguistikan ikerlaria da NOR ikerketa taldean eta Euskal Herriko Unibertsitatean euskara irakaslea da. Bestalde, bertsolaria da.

Ikus Miren Artetxe Sarasolaren artikulua

Gehiago jakin