Zer da bertsularitza?

Bertsularitza nazioartean ezagutzera emateko xedea duen ikus-entzunezkoa da "What is bertsolaritza?". Bertsularitzaren testuingurua azaldu eta bere deskribapena egiteaz gain, bertsuaren sormen prozesua bera ere azaltzen du 20 minutuko ikus-entzunezkoak. Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean ekoiztu dute (2019).

Gehiago jakin

Bertsolaritza / Joxerra Garzia
Liburu horren helburu nagusia bertsolaritza zertan datzan ulertu ahal izateko argibideak eskaintzea da. Etxepare institutuak argitaratua.