Tokiko sukaldaritza eta ekoizpenak: sukaldaritza eta nortasunen eraikuntza Frantzian, XVII-XX. mendeetan

Gogoeta historiko honetan aztertuko dugu nola prozesu eta kontestu ezberdinek eragina ukan duten, Frantzian, XVII eta XX. mendeetan, tokiko sukaldaritza eta ekoizpenen sorreran eta balorizazioan, nortasun ikurrak bihurtu arte.

 

Euskarazko bat-bateko itzulpena: Antton Harignordoquy

Ikus Philippe Meyzie-k mintzaldian erabili zuen Power Point-a (frantsesez - PDF)

Philippe Meyzie historia modernoan Konferentzia Irakaslea da Bordeaux Montaigne unibertsitatean, eta Frantziako Unibertsitate Institutoko kidea da. XVII. eta XIX. mende hasierako Frantziako eta Europako kontsumoen eta elikadura merkatuen espezialista da. Gaur egun, oinarrizko ekoizpenak eta haien zirkulazio komertziala aztertzen ditu.