Baztertzea eta jende baztertuak Ipar Euskal Herrian XIX. mendean

2021eko azaroaren 18an, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Peio Etcheverry-k eman zuen hitzaldiaren bideoa.
Baztertzea eta jende baztertuak Ipar Euskal Herrian XIX. mendean
Peio Etcheverry

Eskaleak, buhamiak, jornaltiarrak, kontrabandistak,... baztertuen edo gizartearen bazterrean diren jendeen zerrenda luzea da Ipar Euskal Herrian XIX. mendean. Presondegi eta justiziako artxibak ikertuz, Peio Etcheverry-k euskal gizartearen mekanismoak, erresistentziak eta tentsioak aipatu zituen.

 

Peio Etcheverry historia irakaslea da.