"Emazteen fabore" edo euskal literatura feminista gaur

2024ko urtarrilaren 18an, Euskal etnopoloaren mintzaldi zikloen baitan, Mari Jose Olaziregi-k eman "Emazteen fabore, edo euskal literatura feminista gaur" izeneko mintzaldiaren grabaketa.
"Emazteen fabore" edo euskal literatura feminista gaur
Mari Jose Olaziregi © Alaia Cachenaut

Mintzaldi honetan, gaur egungo euskal emakumezko idazleen zenbait lanetatik abiatuz,  euren sorkuntzaren bitartez idazleok salatzen dituzten mota guztietako arrakalak (generozkoak, politikoak, kulturalak) izan ditugu hizpide.

 

Mari Jose Olaziregi euskal literatura katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du eta Euskal Literatura garaikideari buruzko hainbat lan argitaratu ditu. Genero ikasketak eta memoria historikoari buruzko ikerlanak ditu oraintxe esku artean.

Gehiago jakin

  • Euskal Etnopoloaren 2023-2024ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84